Jaia
Almadiak eta kanpai doinuak Burgin
Almadien jaitsiera izango da bihar ere ekitaldi nagusia Burgin (Nafarroa), baina badu berritasun bat aurtengoak: Nafarroako Ezkila Zainak elkartekoek herriko elizako kanpaiak joaz egingo diete harrera almadia horiei. Lanbideen herria deitzen diote Burgiri, iraganeko hainbat lanbide berreskuratzeko egiten duten lanarengatik, eta kanpai joleei egindako keinua izango da. Omenduak, berriz, Cesar Oroz marrazkigilea eta Erronkariko Gazta jatorri izena izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu