Alpeetako biderik ikusgarrienetakoa

2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Jan Porvaznik eta Stanislav Glejdura poloniarrek 1986ko uztailean ireki zutenetik, gutxi dira No siesta eskalatu duten alpinistak. Tomo Cesen esloveniarrak bakarrik igo zuela aldarrikatu zuen, 1987an, baina haren hitza ezbaian jarri izan dute bidea ondoren errepikatu zutenetako batzuek, Francois Marsigny frantziarrak esaterako. 1998an igo zuten Marsignyk eta Oliver Larios frantziarrek No siesta. 1987tik 1998ra bitartean igoerarik ez zen izan; adierazgarria oso. Badira nabarmentzeko beste bi eskalada: 2000. urteko ekainaren 27tik 30era Patrice Glairon-Rappaz frantziarrak bakarrik igo zuen bidea, eta2003ko martxoan Robert Jasper eta Markus Stoferrek osatu zuten neguko lehenengo igoera, librean eskalatuta osatu ere. Mikel Zabalza, Mikel Saez de Urabain eta Kepa Escribano izan dira No siesta-n aurreneko hiru euskal eskalatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.