BERRIAk aurtengo uztailean argitaratu zuen Amurizaren Ezpainetakoa zutabea, eta Lauga produkzioak irudiz lagundu du testua, Amurizaren beraren ahotsa off-ean dela.
Filmaren protagonista ezpainak margotzea atsegin duen neska gazte bat da. Edozein une baliatzen du ezpainetako margoa berritzeko. Egun batean, ordea, zer pentsatua emango dio protagonistaren hurbileko haur baten galderak.
Miren Amuriza 2016ko irailean hasi zen BERRIAn zutabegile.