Miren Amuriza.
BIRA

Ezpainetakoa

2017ko uztailaren 11
00:00
Entzun
Etxeratu zara trankil-trankil iluntze batean, eta non jabetu zaren hortzak gorriz margotuta dauzkazula (ze jatorrak zure lagunak, ordu eta erdiz berriketan egon eta ezer esan ez dizutenak...). Presaka pintatzen baitituzu beti ezpainak, ahalik diskretuen egin guran edo: igogailuan, kotxean, komunean eskuko ispilutxoarekin... Inoren aurrean makilatzerik gustatu ez zuri. Inoren aurrean makilatzerik gustatu ez eta arrastoa utzi gero musuzapietan, edalontzietan, kikaretan... Jakinik hiruzpalau tragoren ondoren, difuminatu egiten dela eta tomate edo marrubi orbainen antza izaten duela pinturarena bainoago. Eta, orduan, berriz presaka, berriz disimuluan, berriz paletak pintatuta.

Hortzak garbitu eta hainbestetan aipatu dizuten pelikula bat (La Belle Verte, 1996) jarri duzu gero, 1990eko hamarkadaren azkenetan Parisen aterrizatzen duen Mila izeneko estralurtarraren istorioa berau. Jakin-minez galdekatzen du Milak ezagutu berri duen emakume bat:

«Ikus al nezake poltsan zer daroazun? Karmin barra bat da. Eta zertarako da? Ezpainetan emateko. Botika bat al da? Ez, hau polit egoteko da, sexy, gustatzeko da. Gustatu nori? Mundu guztiari. Ah, ulertu dut: mundu guztiak maita zaitzan balio du eta ematen ezean, inork ez zaitu maiteko, ezta?».

Ala, orain konta iezaiozu zeure buruari ez zarela besteengatik makilatzen, baizik zeuretzako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.