Gerizpean

Amurrion Artzain Eguna antolatu dute iganderako

2011ko irailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AMURRIO. Bi urteko etenaldiaren ondoren, igandean egingo dute Artzain Eguna Amurrion. Aurreko urteetan legez, udalerriko nekazari sektoreak jasaten duen egoera zailaren berri emateko ekintza prestatu dute ostiralerako: Artzaingintza Gorobe Mendilerroan lana aurkeztuko dute Amurrioko Antzokian, arratsaldeko zazpietan. Igandeko jaian, bestalde, 15.000 lagun biltzea espero dute. Ekitaldi nagusiak latxa ardien XVIII. herrialde arteko lehiaketa eta Idiazabal jatorri izeneko V. artzain gaztaren lehiaketa izango dira, 10:30etik 14:30era. 18:00etan, berriz, artzain txakur lehiaketa egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.