Munduan ardo ezagunetan ezagunena xanpaina dugu. Roederer, Krug, Selosse, Gosset, Mumm, Dom Perignon... asko dira entzutetsuak eta bikainak...
Baina egia da, era berean, gero eta gehiago ekoizle txikiak, mahastizainak ugaritzen hasiak direla eta lehendik badirela hainbat, aspaldikoak, askotan ezezagunak direnak.
Haien artean, gaur Andre Clouet upategiari buruzko gauzatxo batzuk kontatuko dizkizuet. Xanpain bikainak egiten dituzte eta, gainera, ez dira prezioetan neurriz kanpoko mugetan jartzen... Askoz hobe.
Clouet familiaren eta Bouzy herriaren arteko harremanak hainbat mende dituela esan genezake. Seguruenik, XV. mendearen amaierakoa da.
Upategiaren sortzailea Luis XV.aren gorteko inprimatzailea izan zen, eta hainbat belaunal-ditan haren hurrengokoek lan berari ekin zioten. Etiketak, oso bereziak, Ancien Régime estilokoak, upategiaren sortzaileari egindako omenal-ditxoa dira. Gaur egun, upategia aita espainiarra duen Jean-François Sanz Clouetek zuzentzen du.
Urte asko behar izan zituzten mahastiak pixkanaka-pixkanaka Bouzy herrian erosteko. Bouzy herria da Grand Cru kategoria duten hamazazpi herrietako bat, Champagneko 300 herriren artean. Egun hamazazpi hektarea dituzte, zoru kareharri-buztintsu partzeletan sakabanaturik. Mahastiak kontu handiz zaintzen dituzte, hektareakozortzi bat mila mahatsondorekin.
Inausketa zorrotzak egiten dituzte, eta oso ongarriztapen urriak, mahatsondoek mahats gutxi eman dezaten. Eskuz egiten dute mahats bilketa, eta upategian kontu handiarekin aukeratzen dira mahatsak.
Ardoztatzea (binifikazioa) upategi tradizional batean, ia arkaiko batean egiten da. Antzinako prentsa garai eta bertikalak mustio fin eta orekatuak ematen ditu. Mustioa tina txiki batzuetara pasatzen da, han hartzidura alkoholikoa egiteko 16 eta 18 gradu bitartean eta malolaktikoa 18 gradutan. Ontzea familiak dituen sotoetan egiten da, lurpean hamar metroko sakoneran duen soto batean.
Hauek dira egiten dituzten xanpain bikainak:
Andre Clouet Grande Reserve Grand Cru. %100 pinot noir, eta ontzen ematen duen denbora 36 hilabetekoa da. Sudurra sinple samarra duen arren, ahoan bikaina da, zintzoa, adierazkorra, bizia eta dotorea, bikaina.
Andre Clouet Millesime Grand Cru. %80 pinot noir eta %20 chardonnay. Dotorea eta zahartzeko gaitasun izugarriarekin.
Un Jour de 1911. Beharbada, xanpain bereziena. Bouzyko partzela onenetako mahatsekin egina. Sei bat urte pasatzen ditu lurpeko sotoan ontzen. Xarmagarria, sakona, minerala, fina, bikaina... 1.911 botila baino ez dira egiten.
Andre Clouet Rose Grand Cru. Gorria, bizia, ardoa... Denak dira bikainak... eta kalitate-prezioa izugarria dute, gainera.
Gaur egun, aipatutako upategia, esan bezala, Jean-François Sanz Clouetek zuzentzen du.
Ardoxka
Andre Clouet, Bouzyko altxorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu