Francisco Francok bere sahetsean Juan Carlos erregea zeukan 1975eko urriaren 1ean Madrileko balkoian. Aste honetan jakin da Espainiako gehiengoak lehenbailehen ospa egin dezan nahiko lukeela. Gainera, erdiek erregetza sistema ez dute onartu nahi. Ez da aipatzen Euskal Herrian zenbatek dioten hori. Baina ulertu dudana da erregea ez dela iraindu behar BERRIAren kaltetan: pax vobis in aeternam!
Errege Magoak ibili dira astelehenean etxez etxe toki askotan. Izar batek Betleemerako bidea erakutsi omen zien. Eman dezagun. Suerte txarra ote izar hori asteroide bat izan balitz? Jakin da ere aste honetan 2003 QQ47 asteroidea martxoaren 21ean Lurretik hurbil pasatuko dela, ez badu jotzen behintzat. 129.000 km orduko abiadurarekin Lurra jotzen balu zortzi milioi Hiroshimako bonbaren indarra baluke. Honekin fuera errege eta honen mutilak. 64.000 urte guziz horrelakoak gertatzen omen dira. Pazientzia?
Tantaz Tantak larunbat honetarako Bilbora deitu manifaren gainera, asteroide forma berezietakoak erortzekotan lirateke, epaile zuzen, politiko zintzo edo zilindro ke negar eta arnas estutze ekarle diren batzuen bidez. Negu iluna sortuz ez bada, Bizkaian hasirik, guztia mundura hedatzen eta Lurraren etorkizuna zalantzan jartzen berehala. Pentsa dezagun, hala ere, libertatearen erasotzea eredu lazgarria dela. Pertsonaren eskubideak itoz, herensuge erraldoi horrek denak jaten baititu edonon eta asteroide kaltekor hori aspaldian gainean baitugu.

Maratila
Asteroideak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu