Elikadura. Eko-tik. Arrate Iturbe

Esentzia berreskuratuz

2013ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Baserrian jaiotako giza seme asko, aukera ikusi orduko, jaioterria utzi eta hiriburura joan ziren 70-80ko hamarkadan. Garai horretan, herrigune handiek lanpostuak eskaintzen zituzten fabriketan. Amets amerikar eta aurrerakoitzat jotzen zen hiriguneetan bizitzea, eta abantailak ere bazituen: zerbitzuak, garraio publikoa, denda ugari…. ezin da ukatu makina bat familia aurrera atera direla aukera horregatik, baina ez dugu jakin kudeatzen. Beti gehiago nahi izan dugu, zurrunbilo handi batek irentsi gaituen arte. Horrek eraman gaitu kontsumo eredu honetara, momentuko poz eta satisfazioa sorrarazten diguten gauzetan bilakatzea gure zoriontasuna.

Ez goaz bide onetik, gizartea gaixotzen ari da, kontzientzia esnatu eta beste eredu baten alde egin behar dugu denok aurrera, bizitzako esentzia dastatu ahal izateko. Horren aurrean hainbat gazte gaur egun birplanteatzen ari dira herri txikietara itzultzea eta lehen sektorean instalatzea. Zergatik ez? Lur emankorra dugu, eta denontzako elikagaiak eta ekoizleak behar dira. Euskal Herrian kontsumitzen dugunaren 4% bakarrik ekoizten dugu gure lurretan. Gaur egun, lehen sektorean %2-3 bakarrik bizi dira sektoretik. Baserritar gazteak behar dira Euskal Herrian, baina ez da erraza; horregatik, ezinbestekoa da gizarte osoaren laguntza.

Europako Nekazaritza Politika Bateratuak, sortu zenean, 50eko hamarkadan, gerra osteko beharrei erantzuteko produkziorako diru-laguntzak eskaintzen zituen. Geroztik politika honek hainbat erreforma izan dituen arren, ez ditu asebetetzen baserritar gehienen beharrak. Hurrengo urtea oso garrantzitsua da, politika errotik aztertu eta sektoreak gaur egun dituen erronkei aurre egiteko aldaketa sakonak behar baitira. Oraindik ez dago argi zeintzuk izango diren aldaketak, baina zantzu guztiek diote laborari txikien aldarrikapenak ez dituztela aintzakotzat hartuko ekoizpen eredu iraunkor eta autonomoak alde batera utziz. Berriz ere gutxi batzuen artean banatuko dira milioika euro; gure elikagaiekin espekulatzen jarraituko dute.

Hala eta guztiz ere, egunerokotasunean badira hainbat ekintza gure esku daudenak: herriko azokara joan, bertako eta garaiko produktuak kontsumitu, kontsumo taldeen kide izan... Bertako produktuen kontsumoarekin bertako baserri eta baserritarrei bizitza ahalbidetzen diegu, bertako paisaiak, biodibertsitatea mantenduz… ez utzi merkatu handiei zure elikaduraren jabe izaten!

Nekazaritza ekologikoaz edozein zalantza edo galdera izanez gero:

Biolur-Gipuzkoa Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Gipuzkoako Elkartea.Tel.: 943-76 14 47

[email protected]

ENEEK - EuskadikoNekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.Tel.: 902-54 01 65

[email protected]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.