Igela aldizkaria duela50 urte plazaratu zuten Parisen Jon Mirande eta Txomin Peillenek heterodoxoen errebista, goraki izendaturik. Homo eta heteroen eskubideak, adopzio, ezkontza, filiazio, ama ekarle, nortasun eta nik dakita zer oraindik lo eskasaren beldurrik gabe gure diputatuak eztabaidatzen ari zaizkigularik, on litzateke gogoratzea gure zuberotar paristarren emaitza hori. Pentsemazue «mundu txar hau apostolu gaiztoz betea dela» zioten, gaineratuz «parabisu bat hitzematen digutenek» ez dutela bide ona hartzen, gehituz «infernu bat eskaintzen dizuegu, pozez eta alegrantziaz erre gaiten»! Aldizkari satirikoaren lekukoak asko ziren: Helena Konstantinoplako Pastoralaren Satanak, baina ere Sofokles edo Erasmus bera...
Munduaren zuzentzaileek, delako ortho horiek, lurtarrak arrisku handitan jartzen dituzte, bertutearen zaindari diren Robespierre, Mahomet edo Eliza Ama Santuaren meneko jendea jarriz. Egia erran, horiei, homo mundua gohaindi zaie, parekotasunak edo eskubide berdintasunak libertate gehiegi eskaintzen dutelako eta, datxikonaz, menperatze bideak baztertzen.
Hetero kontzeptuak adar asko baditu, onart dezagun dibertsitatea dariola heterodoxia hitzari. Igela-ren sortzaileek erlijio katolikoaren gorabehera historikoen erreferentziak bere bizkarrean zauzkala hitz horrek ez zuten arinki baizik aipatu, berdin infernuaren grazia baieztuz: aingeruekin goiz eta arrats, eternitatean, Jainkoaren goresten eta kantatzen egoteak asperdura zerbaiten itzala zuelakoan ziur aski.

Maratila
Hetero, homo, ortho…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu