Lucien Etxezaharreta.
Maratila

Hitzak eta kalaka

2012ko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kalaka hori ene haur denboran auzoko landan jartzen zen tresna bati eman izena zen: txoriak haizatzeko alorretarik, zarata puska bat eginez, haizeari esker. Ezeren errateko baliatzen diren solasaldi luzeei horrelako izena ematen zaie ere. Gure tradizio handian «emakumeen kalaka» ere entzun zen, gizonen ezdeuskerien luzamenarentzat «elasturia» gehixago baliatzen zelarik. Iparraldean beti senditu dugu ere Hegoaldeko anai-arreben hitzen emariaren abiadura handia, aipatu gabe Euskadi Irratiko kirol komentatzaile famatu batzuena. Hots, gauzak argitu nahiz Lyoneko ikerketa batek lagundu gaitu.

Giza Zientzien Mintzairaren Dinamika Laborategiak erakusten du espainolek ingelesek baino %26 silaba gehiago segundu bakoitz baliatzen dutela eta txinatarrek baino %50 gehiago! Baina azpimarratzen dute «mezuaren transmisio abiadura» konstantea dela. Ongi ulertu badut, beraz, silaba gehiago berdinaren kontatzeko. Jendetasunagatik diskurtsoa luzatzen da ere, japonesen kasua adierazgarri da, iduriz «informazioaren zati premiazkoa» delako.

Eta Euskal Herrian? Barra-barra ari direla Bidasoaren bestaldekoak maiz entzuten da, horrengatik haien euskarari, batzuek, «espainola» hitza merezitua dela diote. Oi eta gure baserritarren eta adinekoen kontatze luzeak, deusen errateko, gazte zaintsuen arabera... Eta gure euskararen «pobretzea», berehala komunikazioan hari nagusira joan nahiz, jendetasuna maiz ahaztuz. Eta batzuek «egun on», «kaixo», «agur» horiek berritasunak direla... Eta eguraldiaz hitzegitea dela gure jatorrizko agurtzeko bidea? Supaster txokoetako solasentzat bota puntua hau guztia!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.