Iker Tubia.
Sanferminak Iruñean. ERRESPETU INSTITUZIONALETIK

Ikurrinaren erasoa

2018ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez, ez dira fio. Nafarroako Ogasunak esan zuen Iruñeko Maravillas gaztetxea zainduko zuela, oposizioak uste baitu «legez kanpoko jarduera ekonomikoak» eginen dituztela sanferminetan. Baina ez dira fio, eta PSNk eskuadra bat antolatu du dena ongi zaintzeko. Eduardo Valli tokatu zaio lehen zaintza.

Txupinazorako ordu eta erdi falta da. Zuriz jantzi da, zapi gorria eskuan, eta El País egunkariaren atzean ezkutatu du bere burua Nabarreriako aldapa igotzean. Gezurretako belarritakoa ere jantzi du, susmorik ez pizteko. Bat-batean, jendetza agertu da kontrako noranzkoan. Ikurrina erraldoia daramate Udaletxe plazara. Ez dute ikusi, eta kalean behera bota dute. Kroketa baten gisara jaitsi da, biraka.

Lurrean botata, bere bizia begi aurrean ikusi du. Tartean ikurrina erraldoiak eragotzi ezin izan zuen txupinazoa. Pun! Esnatu da, eta Sarasaterako bidea hartu du, «muturreko terroristen erasoa» gaitzesteko testua idazteko. Taka-taka-taka. Aulkiaren bizkarraldean hartu du atseden, eta irribarre txikia atera zaio. Harro dago idatzitakoaz. Txupinazoan bota zuen esaldiarekin bukatu du gaitzespena: «Errespetu instituzionaletik, gora San Fermin!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.