Kubari esker, eta batez ere Cuito Cuanavaleko bataila gogorraren ondoren sorturiko egoera politiko militarrari esker, non arrazista zuri harroputzak Namibiako mugatik haratago mugiarazi zituzten, eta hegoafrikako jendearen borrokari esker bera atera zela libre espetxetik.
Mandela hil eta ostean 11 ergelkeri aditu ditugu. sonatuen artean, nola bertzenaz, espainiako presidentearen adierazpen lotsamangarriak. Aiene.
Mandela espetxetik irten, oraino presidenta ez zela, lehenbiziko bisita Fideli egin zion.Aunitz zor diote afrikarrek Kubari. Angolan 2200 lagun galdu zuten bizia, bertze hainbat maingu zein zauritu itzuli ziren.. Zirraragarriak dira, zinez, Angolatik bueltan jin ziren soldadu haien etorrera eta ongi etorria Jose Marti aireportuan. Bazekiten jakin zertara joan ziren. Ohorea eta internazionalismoaren banderak erpinean paratu zituzten. Gogoan dut, ifrentzu gisan, Malvinetara igorri zituztenen begirada.Klasikoena: yanki txiroen etxeratzea. etxera heldutakoan hasten dira zer eta zergatik. Burukomin ederra.
Gurean ere Norteko Sindromea da ezaguna. Dirudienez apaltzen ari den fenomenoa dugu. diru sarrerak ahitzen ari eta gainsoldatak kenduko dituzte. Mmm.
Nik dakidala ZEN programak badirau. Ez tronpatu, lagun. ez da erlijio baten izena, ez eta IZAN aditzaren forma zehatza( baitere). Zuetako inork Casinello Teniente Coronelaren helbide elektronikoa balu, igor diezadala. Zuzenean galdetzeko, bakizu.

Maratila
Mandelak zioen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu