Nehork daki nondik Agosti Xahok muga igaro zuen bere Nafarroako bidaia karlisten gudarosteei buruz hasi zuelarik 1830eko hamarkadan. Baditaike Ibañetako mendatetik ibili izatea, Orreagatik hegoaldera joateko. Aldi hartan, Luzaidetik goiti doan patar luzea zen. Eliza nagusiaren alboan hor da zeelandaberritar ilezuri bat, Garazitik goiti Napoleonen bidea baliaturik. Irri gozo batez bost ordu eta erdi eman zituela derasa, maorien mundua eta All Blacks-en sasoi txarra aipatuz. Aurizko bidea dator orain: alabaina, ezin zen Antso Azkarraren hilobia ikusi, 3ak eta erdietan baizik bisita zitekeen, elur mendi batek betetzen duen klaustro txikiaren ondoan.
1888a da Nafarroako hiri nagusiko Iruña ostatuaren sortze urtea: iragan mendeko Budapest zaharreko tabernen grazia du bere zutabe, ispilu, zurezko murru eta bazter doratuekin. Molaren 1936ko jazarraldiaren laguntzaileetarik bestalde hemen izan zitaizkeen ere ezkertiar eta abertzaleen amets trukaketetarik.
Nafarroako mugetarik hurbil dela Tutera. Garaiko zikoinek inguruko herrien dorre edo haga elektrikoen muntadura gorenak beren habia erraldoiz betez, inguruko aintziretara arrainak moko luzez harrapatuz.
Foruen Plazak herri nafarren erdietako gune biziak dira. Inguruko ostatuetan solas eta irri. Bi adineko gizon, elkarren argazkiak hartzen, erdiko kioskoaren saihetsean: orain zu eta gero ni, eta potretei so, haur irriak eginez.
Urdangarin aferan Elena Borboikoa bustia dela dio Espainiako prentsak; Frantziakoak dio Cahuzacen aitormena. Bizi garela demokrazian... eta printzesa nafartar amets.

Maratila
Nafarroa bidaiaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu