Ion Orzaiz.
KRISPETAK TOMATEAREKIN

Prozesioa, zonbiak eta hirugiharra

2014ko uztailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sanferminek eta zeluloideak duten loturaz solastatzen hasita, zonbien pelikulak dira hizketaldian azaleratzen lehenak. Izan ere, hildako ibiltarien pelikula batek izan behar dituen elementu guztiak betetzen dira Iruñean: nora ezean dabilen jende saldoa, kaosa, suntsiketa, gizarte arauen baliogabetzea, odola...

Imajina dezagun une batez kutsatzea —beti baitago kutsatze bat— Jarauta kalean hasten dela. Poliziaburu gizen eta ahobero batek, tentazioari eutsi ezinda, haginkada ematen diola konfiskatutako hirugihar zati bati. Handik ordu gutxira, lerdea dariola agertzen da komisarioa uztailaren 7ko prozesioan, eta eraso egiten die alkateari eta zinegotziei. Izurritea hedatu egiten da, eta, berehala, zonbi bihurtuak dira politikariak, artzapezpikua, La Pamplonesako musikariak, eta baita kilikiak ere. Uztailaren 14rako, lurrean botatako gorpu zatiak besterik ez lirateke geldituko. Turista australiar bat soilik libratuko litzateke filmaren bukaeran. «Zer moduz sanferminetan?», galdetuko liokete etxera itzultzean. «Ongi», erantzungo lieke. «Urtero bezala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.