joxerra senar
IRRINTZIKO PAPERAK

Txurroak, ardoa, izozkia eta metroa

2022ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Pandemiaren okerrenean, 2020ko uztaileko elkarrizketa gogoangarri batean, Enrique Maia alkateari galdetu zioten zer sumatzen zuen faltan gehien: «Txurroak ardoarekin eta bonboi helatua. Su festen ondoren, txurroak hartu ohi ditugu Antoniuttin, eta ardotxo freskoa duten postuetara joaten gara txurroekin nahasteko. Amaitzeko, bonboi izozkia hartzen dugu. Itzela da, paregabea». Uau! Parrandazaleek hemendik aurrera badakite nori jarraitu behar zaion primerako gaua pasatzeko.

Orain hobeto ulertzen da. Aurten Antoniuttitik etorkin elkarteak kanporatu dituzte «betikoak» jartzeko, baina oharkabean pasatu da jokabide autoritario hori bere pasiorik sekretuena asetzeko egin duela. Iruñeko izozki denda batek Mañuetako txurro zaporeko izozkiak saltzen dituela jakin duenean, izozkigileei erronka bota die:txurro eta ardo zaporeko izozkia.

Irrintziko paperetan ageri denez, formula horrek lotura zuzena du alkatearen proiektu anbiziotsu batekin. Jaien eredua aldatzeko gurutzadan murgildurik, BERRIAk jakin duenez, ezkutuko bilerak izan ditu Donostiako alkatearekin. Su festen ondoren izozkiaren tradizioa Iruñean errotzeko asmoz, aholkuak erregutu dizkio Eneko Goiari. Aktek islatzen dutenez, Goiak italianoak hitzaren zentzu magikoaz hitz egin zion. Jarraian, bi hirietako izpirituak elkartu nahirik, Kontxarainoko metroa proposatu zion Maiak. Iruindarrek hondartza lituzkete horrela, eta donostiarrek sanferminak. Bi hirietako bidaiariei ardo eta txurro zaporeko izozkia oparituko litzaieke. Metro hitza adituta, Goiak interesez entzun zuen eta etorkizunean aztertzekotan geratu ziren biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.