Joan den urte amaieran Duos diskoa plazaratu zuen Angel Unzu gitarrista eta konpositoreak (Iruñea, 1961). Besteak beste, Iñaki Salvador pianista, Arturo Serra bibrafonista, Joao Afonso abeslaria, Philippe Ezkurra bandoneoi jotzailea eta Luis Gimenez gitarra elektriko jotzailea bikotekide gisa hartuta grabatu zituen kantak. Gimenezekin emango du kontzertua gaur, Beasainen (Gipuzkoa).
'Duos': Angel Unzu eta Luis Gimenez
Gaur, 19:30ean, Beasaingo (Gipuzkoa) Igartza jauregian.
Musika
Angel Unzuren bikoteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu