Animalia erraldoiak, Maduixa taldearen eskutik
KALE IKUSKIZUNA. Sanferminek karrika dute agertoki nagusi, eta gaur, animalia erraldoien etxea bilakatuko dira Karlos III.a etorbideko txokoak, Valentziako Maduixa Teatre konpainiaren eskutik. Kale ikuskizuna antolatu dute, Meganimals izeneburupean. Antzerkia eta musika uztartuko ditu valentziarren lanak. Adin guztietako lagunentzat prestatutako ikuskizun bat da. Maduixa taldeak 2004. urtean ekin zion lanari. Kale antzerkia jorratzen du, batez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu