Añorgako memoria industriala

Museum Cemento Rezolak Añorgako bizilagunen antzinako argazki erakusketa bat antolatu du

Añorgatarrak erakusketako argazki bat. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Añorga auzoko (Donostia) historia jasotzen du Museum Cemento Rezolak antolatu duen argazki erakusketak; auzoaren memoria industriala indartzea duhelburu. Argazkiak museoko eta Gorga elkarteko bildumetatik atera dituzte; azken horiek Etxe Aundiko familiako argazkiak dira; besteak, Añorgako antzinako bizilagunenak. Bi lekutan jarri dute erakusketa: Langile Etxebizitzak-en eta Komunitatea eta Memorian; irailaren 30a arte egongo da zabalik.

Añorgatarrak ikus-entzunezko proiektuaren parte da erakusketa; 2010. urtean sortu zuten, eta auzoko bizilagunik helduenen lekukotasunak jasotzen ditu: oroitzapenak, bizipenak, bitxikeriak eta kolonia industrialeko eguneroko bizitzaren ikuspuntuak. Añorga kolonia industriala XX. mendearen hasieran sortu zen, Cementos Rezola lantegia zela bitarteko. Gero eta bazkide gehiago zeudenez, 1901. urtean lantegi berria sortu behar izan zuten; gauregun dagoen lekuan ireki zuten Cementos Rezola Portland lantegia, Añorga Handin. Ekoizpen zentro hori hartzen ari zen tamaina zela eta, XX. mende hasieran kolonia industriala sortu zen, gaur egungo Añorga auzoa, hain justu.

'AÑORGATARRAK'

Noiz. Irailaren 30a arte.

Non. Langile Etxebizitzaken eta Komunitatea eta Memorian (Añorga, Donostia).

Zer. Argazki erakusketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.