Antonio Virgili izendatu dute Fortaren buru

2018ko uztailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Forta Irrati eta Telebista Autonomikoen Federazioaren presidente izendatu dute Antonio Virgili. Asturiasko Irrati Telebistako burua da Virgili, eta Aragoiko Irrati Telebistaren Korporazioko Teresa Azcona ordezkatu du. Virgilik informazio zientziak ikasi zituen Iruñeko Opuseko unibertsitatean, eta irakasle jardun zuen han. Kateen arteko lankidetza indartuko duela esan du. EITB federazioko kidea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.