BERRIAn lan egitera ohiturik dago Antton Olariaga, baita aktualitatea marraztera ere, egunero Zakilixuten zinta argitaratzen baitu. Gainera, bere garaian ibili izan zen kamisetak egiten. Dena den, erronka berritzat hartu du egitasmoa.«Teknologiak aldatu dira; beraz, master bat izango da niretzat. Dakidana aplikatzeko eta ez dakidana ikasteko gogoz hartzen dut erronka berri hau».
Bi desafio ikusten ditu: gaia aukeratzea, eta horri emanen dion trataera grafikoa zehaztea. «Gauza xinplea behar du, denbora gutxi dagoelako, baina emaitzak ona izan behar du, egunkaria ez bezala hor geratuko dena. Jantzita espero dut». Gainera, kontent da aldez aurretik ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izan dutelako. «Sukalderaino sartu gara, baimenarekin, eta gosez».
Antton Olariaga: «Teknologiak aldatu dira; beraz, master bat izango da niretzat»
Marrazkilaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu