Jaiak
Antzara Eguna Lekeition

Euskal Herriko jai berezi eta ezagunenetakoa egingo da gaur: Antzara Eguna, Lekeition (Bizkaia). 16:00etan hasiko da antzara jaia portuan. Iaz, lehen aldiz, Lekeitioko kuadrilla denek hegazti sintetikoa erabili zuten antzara jaian, eta hala izango da aurten ere. Antzartek antzara sintetikoa baliatuko dute. ETB1ek zuzenean emango du. Sanantolinak ospatzen ari dira Lekeition, eta ostiralera arte iraungo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu