Aurten 200 urte dira Ingalaterrako eta Portugalgo tropek hiria erre eta txikitu zutela. Gertaera lazgarri hura gogoratzeko, garai hartako biktimen alde Jose Mari Usandizagak sortutako hiriko himnoa berreskuratu zuten atzo. Alderdi Ederren bildu ziren 1.400 danbor jotzailek jo zuten himnoa. Joxe Juan Santestebanek egokitu du himnoa, eta Bixente Etxegarairen hitzak ditu.
Suntsiketa gertatu zenean garai hartako donostiarrek hiria berriro eraikitzeko erabaki irmoa hartu zutela esan zuen Juan Karlos Izagirre alkateak. Sukar berri batek bultzatuta bezala, festa asko antolatzen hasi ziren. «Gogo berri horrekin sortu zituzten konpartsen artean sortu zen danborrada ere, herriko jendeak kezkak danborren hotsekin uxatu, eta militar harroputz haien lepo burla eginez ongi pasatzeko. Danborrada Donostiaren bizinahiaren ikurra da».
Antzinako himnoa berreskuratu dute, 1813ko suntsipenaren urteurrenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu