Garia, mahatsa eta olibondoa izan dira mendeetan Arabako Errioxaren uzta nagusiak. XX. mende erdialdean, ekonomiak aginduta, mahastiek indarra berenganatu zuten, gainerako ekoizpenen kaltetan. Azken urteetan olibondoak leheneratzeko lanean ari dira Araba Errioxako Moredan, Oionen eta beste hainbat herritan, eta egindako lana ari da fruituak ematen: gora egin du Araban ekoizten den oliba olioaren kantitateak eta kalitateak. 2011ko uzta larunbatean aurkeztuko dute, Moredan, Arabako Oliba Olioaren I. Azokan.
Festa eguna Arabako produktuen azokarekin hasiko dute, 09:30ean. Oliba olioa ez ezik, txakolina eta Arabako Errioxako ardoa, hestebeteak, gazta, boilurra eta beste hainbat jaki jarriko dituzte bisitarien eskura. Goizeko ekitaldi nagusia 2011ko oliba olio uztaren aurkezpena izango da, 11:00etan. Moredako olioa aurkeztu ez ezik, hura dastatzeko modua izango dute bisitariek.
Arroniz aldaerarekin egindakoa da Arabako olioa. Muturreko klimetara ongi moldatzen da oliba hori, eta aproposa da Arabako Errioxan izan ohi diren izotzaldi nahiz beroaldietarako. Indar handiko olioa izaten da, eta bereziki janari gordinekin erabiltzeko da aproposa, ekoizleen arabera.
Moredako olibondo lursailak eta La Equidad errota ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte egun osoan.
OLIBA OLIOAREN I. FESTA
Non. Moredan (Araba).
Noiz. Larunbatean. 09:30ean Arabako produktuen azoka irekiko dute, eta 11:00etan aurkeztuko dute 2011ko olio uzta.
Asteburuko proposamenak
Arabako oliba olioaren festa, estreinakoz
Moreda. Oliba olioa ardatz harturik, jai egun bat antolatu dute larunbaterako; 2011ko uzta aurkeztuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu