Festa

Ardiak herriko erdigunetik

2015eko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Artzainak eta gazta izango dira protagonista gaur Ordizian (Gipuzkoa), artzain eguna ospatuko baita herrian. Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala Josean Alijak egingo du, Guggenheim museoko Nerua jatetxeko sukaldariak. Azoka egongo da goizean, eta gazta nola egiten den ikusi ahal izango da; ardien ile mozte erakustaldia ere antolatu dute. Gainera, herriko erdigunetik artaldeak igaroko dira, 11:00etan.

Artzain eguna

Gaur, Ordizian (Gipuzkoa), 09:00etan hasi eta eguerdira arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.