Arditurriko meategiak bisitatzeaz gain, tren berdean ibiltzeko aukera izango dute bisitariek igandean, Oiartzunen (Gipuzkoa) egingo den II. Santa Barbara egunean.
Bi bisita mota prestatu dituzte Arditurriko meategiak ezagutzeko.Oinarrizko bisita bi euroan egin ahal izango da, eta Meategia Sakonean bisita, hiru euroan.
Lehenean, meategien bihotzera bidaiatuko du bisitariak. Argiztatze eta soinuei esker meazulo barruan giro magikoa sortuko dute, eta bisitariak meategien hainbat garai ezagutu ahal izango ditu.
Meategia Sakonean izeneko bisitan, lurpeko paisaia eta erromatar aztarnak ezagutuko dituzte bisitariek. Meatzaritza modernoak erabilitako bagoneten bidea jarraituz, geldialdi berezia egingo dute, 2008ko udan egindako indusketa arkeologikoan. Meatzaritzak izan duen garapena ikusi ahal izango da.
Bestetik, tren berdea goiz osoan Olatxetik Arditurrira bidean ibiliko da.
Sarrerak igandean bertan erosi ahal izango dira.
SANTA BARBARA EGUNA
Non. Arditurriko meategian, Oiartzunen (Gipuzkoa).
Noiz. Igandean.
Asteburuko proposamenak
Arditurriko meategiak ezagutzeko
Oiartzun. Bi bisita mota egingo dituzte igandean Arditurriko meategietan, prezio murriztua izango dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu