Ingurumena

Arga ibaia garbitu eta 70 zakar poltsa atera dituzte errekatik Mendigorrian

Ibaia garbitzeaz gain uraren kalitatea ere aztertu zuten bi zati ezberdinetan. Uraren kalitatea egokia zela ondorioztatu dute.

Arga ibaitik atera duten zaborra. ORIOL CONESA
2018ko abuztuaren 29a
16:09
Entzun

Borraja Komandoa elkarteak antolatuta, Arga Ibaiaren ertzak garbitu zituzten atzo Mendigorrian (Nafarroa). Ibaiaren kilometro eta erdiko zatia garbitu zuten eta 70 zakar poltsa handi atera zituzten. Plastikoa izan zen errekatik materialik ugariena, bian horrekin batera metal xafla herdoilduak, aulkiak eta ureztatzeko tresna ezberdinak ere atera zituzten.

Bilketa eraginkorragoa izateko errekaren bi ertzak gabirtu zituzten, horretarako parte hartzaileetako batzuk kayaketan ibili ziren zakarra biltzen.

Ibaia garbitzeaz gain, teknikari baten laguntzarekin uraren kalitatea ere aztertu zuten auzolanean parte hartu zuten 60tik gora part hartzaileek. Bi zatitan aztertu zuten ura: Arga ibaiaren urak bakarrik dauden zatian eta Arga Salado ibaiaren ibilguarekin elkartzen den zatian. Bietan uraren kalitatea egokia zela ondorioztatu zuten.

Ekintza honen bidez, erreka garbitzeaz gain, parte hartzaileak kontzientziatzea zuten helburu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.