«Argi ikusten da nola eratzen diren lotura kimiko berriak»

Amaia Portugal.
Donostia
2013ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Direct Imaging of Covalent Bond Structure in Single Molecule Chemical Reactions —Lotura kobalenteen egituraren irudi zuzena molekula bakarreko erreakzio kimikoetan— du izena Science aldizkarian argitaratuko duten artikuluak. Felix Fischer (Berkeleyko Unibertsitateko Kimika Saila), Michael Crommie (unibertsitate bereko Fisika Saila) eta Angel Rubio (EHUko katedraduna, MFZ eta DICP) ikertzaileek zuzendutako taldeek egin dute ikerketa. Dimas Oteyza bera ageri da sinaduraren buruan. Ekainaren erdialdean plazaratuko dute paperean, baina sarean eskuragarri dago jada, Science Express webgunean.

Kimikarientzat aspaldiko erronka zen molekula baten erreakzio kimikoa bete-betean harrapatzea. Zaila da, ordea, nanoeskalaz ari baitira: mikroskopio soil batek ez du balio. Indar Atomikoen Ukipen Gabeko Mikroskopioa izan da irtenbidea. Ukipen zunda oso sentikorra daukan tresna batean oinarritzen da. Erreminta horrek oso orratz mehea du puntan, eta erreakzio kimikoa irakurtzeko baliatu dute.

Zilarrezko gainazal lau baten gainean jarrita, molekularen barruan gauza mordoa gertatu da estimulazioak eman zaizkionean: atomoak tokiz aldatu, loturak trukatu... Aldaketa horiek arrastoak utzi dituzte gainazalean, eta braille hizkuntzaren gisara, interpretatu egin ditu orratzak. Ez da argazki soil bat, askoz ere gauza konplexuagoa, baizik: AFM mikroskopioaren orratzak emandako informazioarekin erreakzio prozesuaren irudia eraiki dute.

Oteyzak adierazi bezala, «molekulei erreakzioa eragin ostean erregistratu genituen profilek argi eta garbi erakusten dute nola eratzen diren lotura kimiko berriak, eta nola berrantolatzen diren molekulen barruko atomoak, egitura berriak eratzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.