Arkume haragiak gantz asko dauka, gantz saturatua batez ere. Ondorioz, noizbehinka kontsumitzea da gomendagarria. Arkume gazteetan gantz gehiena azal azpian dago; kentzeko errazagoa da, beraz, eta gantz saturatuen kontsumoa gutxitu egin daiteke horrela eta haragiaz gozatu.
Proteinei dagokienez, iturri aberatsa da, eta kalitate altuko proteinak ditu, gainera.
Bestalde, B bitamina ugari ditu arkumeak, B2 eta B12 bitaminak batez ere, eta B1 eta B3 ere baditu. B2 bitaminak edo ribofabinak globulu gorriak produzitzen ditu, eta B12ak hemoglobinaren eraikuntzan parte hartzen du.
Mineralei dagokienez, burdina, fosforoa, sodioa eta zinka ditu. Beraz, arkumearen kasuan oso garrantzitsuak dira horiek anemiaren aurka lan egiteko, baita nerbio sistemarako eta gihar ehunentzat ere.
Produktua
Arkumea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu