'Arrazaren aldarea' obraren bozetoa jaso du San Telmok

ARTEA. Donostiako San Telmo museoak enkante batean eskuratu du Arrazaren aldarea mihisearen prestaketa bozetoa. Mihise hori Josep Maria Sertek 1930. urtearen inguruan museoaren elizarako egin zituenen artetik handiena da. Pieza, ikatz-ziriz marraztutako 138,4 x 331,5 cm-ko bozetoa, museoak berak dauzkan beste bost zirriborroei gehitu zaie horrela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu