Komunikazioa

Arrosa sareak irrati jardunaldiak antolatu ditu datorren larunbaterako

Izena datorren asteazkenera arte eman daiteke 'arrosa.sarea @gmail.com' helbide elektronikoan

Abendu amaieran aurkeztu zituen Arrosak jardunaldiak. JUANAN RUIZ / ARP.
urtzi urkizu
Donostia
2012ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Euskal Herriko 20 irrati txiki biltzen dituen Arrosa sareak Euskal Herrian Bada Zer Entzun! Irratiok Elkarlanean jardunaldiak antolatu ditu datorren asteko larunbaterako, Bergarako gaztetxean. Izen ematea zabalik dago, eta parte hartu nahi duenak asteazkenera arte du epea. Helbide elektroniko honetan eman behar da izena: arrosa.sarea @gmail.com.

Aurreneko aldia da Arrosa sareak mota honetako jardunaldiak antolatzen dituela. Eta denetarik prestatu dute egun horretarako. Hasteko, tailer praktikoak egingo dituzte 10:00etan, lau gunetan banatuta. Hainbat gai landuko dituzte: Nola antolatu irratsaio bat; zuzeneko irratsaioentzako baliabideak; programaziorako tresnak; estudioz kanpoko irratsaioak egiteko baliabideak; hizkuntzaren deontologia eta generoa; teknika; audio edizioa eta segurtasun informatikoa. 13:00etan, zuzeneko saioa egingo dute tailerrek eman dutenaren inguruan. 14:00etan, bazkaria izango da. 16:00etan, Euskara eta komunikabideak mahai ingurua izango da. Bertan Arrosa sareko kideek eta BERRIA egunkariko kazetari batzuek parte hartuko dute. 18:00etan, Generoa eta komunikabideak gaiaz hitz egingo dute Radio Vallecas irratiko kideek. 20:00etatik 21:00etara zuzeneko irratsaioa egingo dute egunari gainbegiratua egiteko.

Jardunaldia amaitzeko, kontzertua izango da gaztetxean, 22:00etatik aurrera. La Pop'lla eta Manillares Iturriaga taldeek joko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.