Asier Sanzen lana hautatu dute Trumpen erretratuen antologiarako

Edu Lartzanguren.
2018ko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Asier Sanz ilustratzaile eta umoregile grafiko bilbotarrak iaz argitaraturiko erretratuak arreta bereganatzen du oraindik. Fake Views; The Donald Trump Book of Covers AEBetako presidenteari eginiko irudi antologiaren azalerako aukeratu du Ben Arogundade idazle ingelesak, «originalena» delakoan. Sanzek banana batekin eta mortadela puskekin osatu zuen erretratua, besteak beste. «Nire erronka sintesirik handiena sortzea da. Errora joatea bilatzen dut collage hauekin, pertsonaiaren funtsa adierazi», esan du Sanzek.Besteak beste, Time, The New Yorker, The New York Times, The Economist eta Der Spiegel argitalpenetako lehen orriak bildu dituzte liburuan. «Ohorea da, ikusita zelako lehia dagoen azal bikain horiekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.