Asteburuero laxoa txapelketako partidak

2019ko maiatzaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Laxoa jokoa ikusteko aukera nagusia da txapelketa. Laxoa elkarteak antolatzen du, eta aurtengoa 40. edizioa da. Martxoaren 30ean abiatu zen, eta asteburuero partidak jokatuko dituzte. Abuztuaren 3an eginen dute finala, Iruritan (Baztan, Nafarroa). Final laurdenak ekainaren 22tik aurrera jokatuko dira, eta finalaurrekoak uztailaren 13tik goiti.

11 talde lehiatzen ari dira aurtengo txapelketan, bi multzotan banaturik: Doneztebekoak dira haietako sei, Irurita eta Arraioz herriek bina dituzte eta Oizek talde bakarra. Asteburu honetan ligaxkako itzuliko partidak hasiko dira.

Txapelketa nagusiaz gainera, laxoa jokalari gazteak eta gaztetxoak ere lehiatuko dira. Txapelketa horiek udan jokatuko dira: uztaila, abuztua eta iraila bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.