Espazioaz hitz egitean erlatiboak dira kopuruak. 324.600 kilometro ez da tarte handia, adibidez. Distantzia horretara pasatuko da 2005YU55 asteroidea Lurretik azaroaren 8an. Ilargia, esaterako, 384.000 kilometrora dago. Hala, 400 metroko diametroa duen arroka Lurretik «hurbil» pasatuko dela esan du NASAk. Ez dago talka egiteko arriskurik. Asteroidearen ibilbidea ongi ezagutzen dute, eta horregatik, badakite azken 200 urteetan asteroide horren parekorik ez dela Lurretik hain hurbil pasa. 1976an bat pasatu zen, hura ere hurbil, baina ez hainbeste, eta neurri horretako beste arroka bat ez da berriro Lurretik hain hurbil pasatuko 2028 arte.
Halako asteroide batek Lurra joko balu, Richter eskalan 7,7ko lurrikara bat eragingo luke. Ozeanoan, berriz, 20 metroko garaierako olatuak sortuko lituzkeen tsunamia eragingo luke. Lurrarentzat mehatxurik handiena Aphopis esaten dioten asteroidea da, 500 metroko diametroduna. Lurra jotzeko aukera txikiren bat badu 2036an.
Ezarian. Zientzia
Asteroide erraldoi bat Lurretik hurbil pasatuko da, azaroaren 8an
Asteroideak Lurra jotzeko arriskurik ez dago; 2028 arte ez da berriz hain gertu pasatuko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu