Atlantikaldia hilaren 23tik 26ra egingo da

Che Sudaka taldea Zuriñe Hidalgorekin arituko da. ATLANTIKALDIA.
2021eko irailaren 9a
00:00
Entzun
MUSIKA. Irailaren 23tik 26ra egingo dute Atlantikaldia jaialdia Errenterian (Gipuzkoa), Iparrorratzak lelo gisa hartuta, eta, ohi bezala, kulturen arteko elkarbizitza helburu hartuta. Musikak protagonismo berezia izango du Atlantikaldian, eta, aurreko urteetan bezala, aurten ere Itsas elkarrizketak antolatu dituzte, hau da, nazioarteko eta bertako artisten kolaborazioak. Honako hauek ariko dira jaialdian: Oum eta Alos Quartet (23an), Joseba Tapia eta Sharon Shannon (24an), Ladama eta Olatz Salvador (24an), Arat Kilo & Mamani Keita eta Mad Muasel (25ean), Che Sudaka eta Zuriñe Hidalgo (25ean) eta Arima Soul (26an). Kontzertu horiek Lekuona fabrikan izango dira. Horiez gain, beste kontzertu batzuk ere izango dira Fanderian eta Migel Irastorza areto futboleko zelaian: Dupla, Ibil Bedi, J Martina, Chill Mafia, Antia Muiño, Blanquita Carraquela, Gitano de Palo...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.