Bost urte geratu gabe ibili ostean, atseden hartzeko asmoa du Izaki Gardenak taldeak. Baina grabatu dituzten azken bi kantuak aurkeztu nahi dizkiete zaleei: Oinak Lurrean eta Benito Lertxundiren Bihotz kantaren bertsio elektronikoa. Atseden hartu aurreko bira gaur hasiko dute, Bilboko Kafe Antzokian. Zazpi kontzertuz osatutako bira izango da. Ohiko pop-rock doinuei eusten dio taldeak.
'Izaki Gardenak'
Gaur, 21:30ean, Bilboko Kafe Antzokian.
Musika
Atseden hartu aurreko bira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu