Aurtengo txakolin uzta aurkeztu dute, Getariako San Anton egunean

Jon Ander De la Hoz.
2018ko urtarrilaren 17a
07:28
Entzun

Getariako Txakolina jatorri deiturako upategiak 28. urtez egin dute aurkezpena. Txakolinaren produkzioa jaitsi egin den arren, "maila handikoa eta orekatua" dela azpimarratu dute. Haimar Zubeldia txirridunlari ohia eta Unai Agirre bertsolaria izendatu dituzte Mahasti Jaun.

Kalitatezko txakolina da aurtengoa. Hala azaldu dute Getariako Txakolina jatorri deiturako txakolingileek uzta berriaren aurkezpenean, Getarian (Gipuzkoa). San Anton egunez egiten den aurkezpenak 28 urte bete ditu aurten, eta "txakolinaren osasun onaren adierazle" da hori, Ruth Mozo jatorri deiturako idazkariak azaldu duenez. %3,5 egin zuten gora iaz salmentek.

Jatorri deiturako 33 upategiek hartu dute parte aurtengo uztan. Txakolingileek azpimarratu dute eguraldi onari esker kalitatezko mahatsa dela aurtengoa, "maila handikoa eta orekatua den txakolina lortuz". Guztira, 3.784.000 kilo mahats erabili dituzte txakolina egiteko; bataz beste, 3.400.000 botila ekoitzi dituzte.

Unai Agirre bertsolaria eta Haimar Zubeldia txirrindulari ohia izendatu dituzte Mahasti Jaun. Bertsolari izateaz gain, sortu berri den Euskal Sagardoa jatorri deiturako teknikaria ere bada Agirre, eta bere izendapenarekin sor marka berriari eginiko keinua eskertu nahi izan du. Zubeldiak, aldiz, iaz utzi zuen txirrindularitza profesionala: "Etxean hasi eta munduan zehar ibili da, gure txakolina bezala", azpimarratu du Kepa Iribar ekitaldiaren aurkezleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.