Autodeterminazioa

Lucien Etxezaharreta.
2009ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Frantsesari jarraikiz erran genezake hemen autodeterminazionea hitz are luzeagoa. Adin bat dugunok, gogoan duguDe Gaulle jeneralak, Frantziako presidente zenak egin diskurtso famatua, duela berrogeita hamar urte zuzen. Lehen aldia zenerabiltzen zuela, eta Aljeriako gerraren irtenbide bakar bezala aurkeztu zuen. Ene etxekoen harriduraz oroit naiz, alabaina inork ez zuela hitza ulertzen ez entzuna ere inoiz. Eta nik, lizeoan izanik ere, ezer ez. Abilki jokatu zen jenerala, independentzia hitza ez zuela erabiltzen, orduan uste izan zen hango frantses eta arabiar edo kabiliarrek, eskuz esku, bakean, Frantziarekiko kidetasunean dena konponduko zela. Ondokoa jakina da, orduan deitzen ziren ultra direlakoek, Ortiz-en inguruan Barricaden egunak eratu zituzten urtarrilean, eta OAS sortuko zen, azken zubiak apurtuz.

Euskal Herrian hitza berandu etorri zen, ezker abertzalearen ildoetarik, Hegoaldean gehienbat. Iparraldean autonomia hitza da nagusi 60ko hamarkadaz geroztik. Hitz hori ere Frantzian arras guti ezaguna eta politika jakobinoak aspaldian ehortzia. Hastapenean, hainbestetaraino ez zen ezaguna non hutsak egiten ziren erabileran, eta Sud-Ouest egunkariko kazetari batek lasaiki idazten ahal zuen «automobilistak aurten ere bildu dira Itsasun Aberri Egunean». Entzun dugu ere, denboran, «gora Eskuadi azkartuta!». Errazago litzateke gaur egunEuskal Herria denek ulertzen duguna erabiltzen baita, Euskadi oroitzapen historikoetara bidaliz doi bat.

Manipulaziorako balio dute hitzek, hargatik kontuz oilarrak bezala beren kukurukuarekin eguzkia jalgiarazten dutela uste dutenekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.