Autodeterminazioaren jaia

Lauroba eta Esne Beltza taldeek kontzertua emango dute Lazkaon, Nazioen Munduak antolatutako jaialdian

Larraitzen (Gipuzkoa) mosaiko erraldoia egin zuten iazko uztailean, Nazioen Munduak bultzatuta. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Nazioen erabakitzeko eskubidearen aldarria ozen entzungo da gaur Lazkaon (Gizpukoa). Nazioen Mundua taldeak jaialdi erraldoi bat antolatu du herrian, Autodeterminazioa gure esku dago lelopean. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta badira bi ekitaldi nagusi: flashmob erraldoia eta gaueko kontzertuak.

Arratsaldeko seietan, koreografia ikusgarria grabatu nahi dute antolatzaileek; Pirritx, Porrotx eta Marimototsen laguntzaz eta Eskuetan abestiaren doinura. Xabier Zabalak musikatu du kanta, eta hitzak Jon Maiak jarri dizkio. Herriko frontoian 500 lagun edo gehiago elkartzea lortu nahi dute. Bestelako ekitaldi ugari ere izango dira, goizetik hasita: erremonte partida, talo eta sagardo dastaketa, herri bazkaria, zozketak eta abar. Eguzkia gordetzean, 22:00etan, Lauroba eta Esne Beltza euskal taldeek doako kontzertua emango dute, Lazkaoko plazan. Nazioen Munduak euskal herritar guztiei zabaldu die jaialdian parte hartzera deia, berretsi dezaten Goierrik mundura zabaldutako mezua: herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela. Festa eta aldarrikapena «naturaltasunez» uztartu nahi dituzte. Taldeak lau urteko ibilian egin bezala, «pentsaera, izaera eta ideologia ezberdinetako jendea» elkartzea da helburua.

NAZIOEN MUNDUA JAIALDIA

Noiz. Gaur, egun osoan.

Non. Lazkaon (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.