Auzoko gimnasio batean girotutako komedia bat egingo du Miriam Cabezak
MADRIL. Egunero emitituko den umorezko telesail bat grabatzen hasi dira Cuatro katerako: Gym Tony. Auzoko gimnasio baten langileen eta bezeroen harremanak ditu ardatz, esketxen bitartez. Aktore protagonistak Ivan Massague, Antonia San Juan, Usun Yoon eta David Amor dira. Aktore taldean da Miriam Cabeza euskal aktorea ere — ETB2koVaya semanita-n, eta Euskadi Movie-n aritu da—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu