Produktua

Azalorea

2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aza taldeko barazkia da azalorea, oso energia gutxiko elikagaia. 100 gramoko 22 kilokaloria ditu bakarrik. Aproposa,beraz, argaltzeko dieta egin nahi dutenentzat. Zuntza ere badauka azaloreak. Zuntz kopuru hori lagungarria da idorreria sufritzen dutenentzat. Mineral aldetik, potasio, fosforo, magnesio eta kaltzioa dira azalorean nabarmentzen direnak. Potasioa ezinbestekoa da arteria tentsio handia duten pertsonentzat. Magnesio eta kaltzioak nerbio sistema erregulatzen du; fosforoa, aldiz, kaltzioarekin batera, onuragarria da hezurren osasunarentzat. Bitaminak ere baditu azaloreak: C bitamina eta azido folikoa, batez ere. Horiek metabolismoan parte hartzen dute, eta gorputz funtzio ugari erregulatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.