Debagoiena eskualdea gastronomiaren bitartez ezagutzeko gonbita egin dute. Eskualdeko bederatzi jatetxek menu bereziak proposatuko dituzte abenduaren 11 bitartean, produktu naturalak oinarri hartuta. Onddoak eta Debagoieneko odolosteetan oinarrituriko platerak eskainiko dituzte. Halaber, hainbat produkturen ekoizpen prozesua ezagut daiteke.
Honako jatetxe hauek izango dira jardunaldi gastronomikoetan: Oñatiko Etxeaundi, Soraluze eta Goiko Benta; Arrasateko Hamalau, Santa Ana eta Hilarion; Bergarako Lasa eta Zumelaga; eta Elgetako Maialde Landetxea.
Azken egunak Debagoiena gastronomiaren bitartez ezagutzeko
IX. Jardunaldi Gastronomikoen harira, hainbat jatetxeren menu bereziak dasta daitezke
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu