Azken rock izarra zuzenean

Elliott Murphy musikaria arituko da gaur Andoainen, Olivier Durandekin azken diskoa aurkezten

Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Rockaren azken izartzat jo dute Elliott Murphy newyorktarra. Ameriketako Estatu Batuak utzita, Europan bizi da aspaldi, Parisen. Elliott Murphy diskoa argitaratu berri du, eta hori aurkeztuko du gaur Bastero kulturgunean (Andoain, Gipuzkoa), aspaldilankide duen Olivier Durand gitarra-jotzaile frantziarrarekin batera.

Hasiberriek bezala, bere izenarekin bataiatu du diskoa artista beteranoak. Ziklo berria hasi duela adierazi nahi izan du horrekin. Diskoaren historia ere aski bitxia da, musikariaren 20 urteko bilobak ekoitzi baitu —Gaspard Murphyk—. Parisen eta New Yorken idatzi da artistaren biografia, eta azken diskoa ere Atlantikoaren bi aldeetan grabatu dute.

Durandek lagundu du Murphy diskoa grabatzen, baina ez da bakarra izan: Willy DeVille taldeko Kenny Margolisek teklatuekin lagundu du, eta ahotsa jarri dute Nativeko Laura Maynek, Pow Woweko Alain Chennevierek etaLisa Lowellek, zeina Bruce Springsteenekin aritzen den. Diskoak 11 abesti jasotzen ditu.

Musikari eta hitzen egile izateaz gain, musika aldizkarientzako idatzi izan du Murphyk. Cold & Electric eleberria idatzi du eta bi istorio labur bilduma. Haren azken literatura lana Poetic Justice nobela da.

ELLIOTT MURPHY & OLIVIER DURAND

Noiz. Gaur, 21:30ean.

Non. Bastero Kulturgunean (Andoain, Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.