Azpeitia, estilo nahasketaz blai

Azpeitiko gaztetxeak sei urte bete dituela eta, Emon eta Fala Non Caduca taldeak izango dira, besteak beste

Emon taldeak Azpeitian joko du gaur. BERRIA.
2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Azpeitiko gaztetxeak sei urte bete ditu ekitaldi eta herriko gazteen etxe izaten. Eta, ospatzeko, hainbat ekitaldi prestatu dituzte gaurko. Hamaiketakoarekin hasiko dira, 11:00etan, plazan. Horrekin batera, txalupen erakusketa egongo da. Egun hauetan kuadrillen arteko lehiaketetan ibili dira Azpeitiko gazteak, eta gaur egingo dute azken ekintza: txalupen jaitsiera. Epaimahaiek originaltasuna hartuko dute irizpide, eta erakusketak 12:00 arte iraungo du. Kuadrilletako ekintzetan parte hartu duenak nahiz ez duenak egin dezake txalupa, baita txalupa jaitsiera ere. Jaitsiera amaitutakoan triki poteoa hasiko da, Etxe zuri tabernatik. Ondoren, 14:30ean bazkaria izango da, gaztetxean.

Egunarekin amaitzeko Emon eta Fala Non Caduca taldeen kontzertuak izango dira gaztetxean, 22:00etan.

Emon taldea Gipuzkoako eta Bizkaiko neska-mutilez osatua dago. Ska, rock, reggae, kunbia eta dub doinuak nahasten dituzte, eta lehen diskoarekin iritsiko dira Azpeitiara.

Fala Non Caduca taldeko partaideak Asturiastik datoz. Horiek ere musika estilo ezberdinak nahasten dituzte: rock , ska, surf, reggae, funk, folk... Bi taldeek estilo nahasketa dute nagusi, eta gorputza dantzan jartzeko prest azalduko dira Azpeitiara.

EMON +FALA NON CADUCA

Non. Azpeitiko Gaztetxean.

Noiz. Gaur, 22:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.