Algara dantza taldearen esku utzi dute berriz ere ikurrinaren omenaldia Gasteizko blusa eta neskek. Urteak dira dagoeneko dantza talde horrek ikurrina omentzen duela. Nola, eta haiek hobekien egiten dakitena eginez: dantzatuz. Hala azaldu zuen Imanol Zabaletak, Algara dantza taldeko kideak: «Euskal Herria omentzeko modurik hoberena folklorearen bidez egitea dela iruditzen zaigu».
Aurreko urteetako omenaldietako dantzak dantzatuko zituztela aurreratu zuen Zabaletak, eta erakustaldiak ez zuen huts egin. Besteak beste Eltziegoko jota eta Villabuenako makil dantza dantzak biltzen zituen errepertorioak ez zuen lehiakiderik izan Gasteizko plaza berriko jendearen arreta erakartzeko. Ezta eguerdiko ordu horietan nagusitu zen sargoriak ere.
Hamaika urte daramatza Algara dantza taldeak «gure herria bezain aniztuna» den folklorea erakusten, Euskal Herriko hainbat eta hainbat lekutan. Dantzaren azken mugimenduak kontuan hartuta, mundu tradizionala eta modernoa uztartzen saiatzen da Algara. Horrez gain, berritasunak hainbat eremutara zabaltzen saiatzen dira, erritmo, pauso eta jantzietan ere berrikuntzak sartuta.
Badaiotzeko neskak
Atzoko ekitaldiak, ordea, ez zuen ikurrina omentzeko bakarrik balio izan. Badaiotz nesken sokatira taldeari ere egin zioten gorazarre. Blusa eta Nesken Batzordeko presidente Jose Miguel Garatxanak eman zien ikurra sokatira taldea ordezkatzen zuten Badaiotzeko bi kideri. Biak ere, dantzari izandakoak. Oso emaitza onak lortu ditu aurten sokatira taldeak.
Badaiotzeko neskek jaso dute ikurrina
Gasteizko blusek eta neskek sokatira taldea omendu dute aurten, Algara dantza taldearen ikuskizunak lagunduta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu