Baionako festak, laguntza ekonomikorik gabe
BAIONA. Alain Afflelou enpresariak ez ditu emango Baionako festei laguntzeko agindutako 500.000 euroak. Egitarauan zezenketak antolatu dituztela jakitean, laguntza atzera bota du. Afflelou berak nabarmendu du inoiz ez duela animalien aurkako ekimen bortitzen alde egingo. Hala ere, diru hori emango du Baionan urte guztian kultura ekitaldiak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu