Bakarrik, oinez, lerak erabiliz... hainbat estilo hego polora iristeko

2012ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ehun urte bete ziren abenduaren 14an Roald Amundsen hego polora iritsi zela, eta, mendeurrena akuilu, inoiz baino espedizio gehiago joan da Antartikara, hogeita hamarretik gora. Hainbat estilo erabiliz ari dira iristen abenturazaleak polora. Iñurrategi, Zabalza eta Vallejo eskiak jantzita eta kometen laguntzarekin heldu ziren polora, baina badira beste moduren bat baliatuta iritsi direnak. Albert Bosch katalanarena da nabarmentzekoa: bakarrik osatu du 1.200 kilometroko zeharkaldia, 67 egunean —aurreneko bi asteetan Carles Gel izan zuen bidelagun, baina erretiratu egin zen lesio bat tarteko—. Ramon Larramendi buru duen espedizioa 19 egunean iritsi da hego polora; hori bai, haizeak bultzatutako lera berezietan. Abiadura marka jarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.