Balio ekologikoak sustatu, naturarekiko harremana berreskuratze aldera

2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Aurreko belaunaldiei gertatzen ez zaiena gertatu ohi zaie egungo haurrei: ez dute inguruko natura ezagutzen. Hutsune hori betetzera dator Irrien Lagunak klubaren egitasmoa. Zuhaitzen balio pedagogikoa goraipatu dute ekimenaren antolatzaileek, eta pertsonek zuhaitzetatik ikasteko asko dutela aldarrikatu. Proiektua Aieteko inguruarekin ondo islatzen dela uste du Joxe Mari Agirretxe Irrien Lagunak klubeko kideak. «Euskal Herrian mundu osotik etorritako pertsonak bizi gara. Batzuk bertan sortu gara, beste batzuk kanpotik etorri zaizkigu. Parkean ere kanpotik etorritako zuhaitzak daude, eta gu horiekin aberastu egiten gara. Denek daukagu zerbait emateko, eta zerbait jasotzeko, bai pertsonek bai zuhaitzek». Euskaratik, umorez eta balio ekologikoetan oinarritutako egitasmoa dela azaldu dute Irrien Lagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.