Inkestak

Jende gehiena behin eta hiru aldi artean joango da sagardotegira

BERRIAk bere irakurleei galdetu die ea zenbat alditan joango ote diren sagardotegira garai honetan. Gehienak gutxitan joango diren arren, gutxi batzuek behintzat lau alditan egingo dute txotx.

TXOTX GARAIAREN HASIERA
Txotx garaiaren hasiera, Astigarragan. JUAN HERRERO / EFE
Julen Otaegi Leonet.
2024ko urtarrilaren 24a
12:30
Entzun

«Txotx!». Aurreko astean abiatu zuten aurtengo txotx garaia, eta, oraindik urtarrila den arren, bizkor bezain adi ibili behar da otorduak antolatzeko zein sagardotegietan erreserbak egiteko; bestela, betiko erantzuna telefonoaren bestaldean: «Asteburu hori? Leporaino beteta dugu!».

Galdera bota zien BERRIAk bere irakurleei herenegun: Zenbat aldiz joango zara aurten sagardotegira? Zortziehun erantzunetik gora jaso ditu sare sozialetan, eta ados jarri dira gehien-gehientsuenak. Erantzun dutenen hamarretik ia bederatzi (%87) gutxienez behin eta gehienez hiru aldiz joango da sagardotegira; %9, berriz, lau eta sei aldi artean; eta badira gutxienez zazpi egunetan «txootx!» esango dutenak. Erantzun hauek sagardotegira joango direnek eman dituzte; dena den, X sare sozialean izan da galdetu duenik: «0 ez da aukera ala?». Arrazoi, bai.

Ez hori bakarrik: aurten, Euskal Herriko sagardo guztiak Euskal Sagardoa deritzon sor-markan bilduko dira —Euskal Herriko zazpi lurraldeeak aintzat hartzen dituen lehena da—. Aurreikusten dute uda hasiera alderako onartuko dutela.

Sagardo Berriaren Eguna

Ikusi hemen sare sozial bakoitzean jasotako inkestaren erantzunak. Xn:

Telegramen —harpidetu BERRIAren kanalera mezuaren estekari klik eginda—:

 

Instagramen:

Instagram
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.