Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak, jendarme auto bat bidean, bildots artean pasatzen, Bayonne 17 panopetikÉ Sarriren hitzak eta Ruperren ahotsa autoaren edo furgonetako bafleetan dugula hurbil gaitezke gaur arratsean Zuberoako bazterretara. Organbidexka gainean dugu hitzordua, eta herri baten gogoan iltzatuta geratzen diren ilunabar horietakoa izateko itxura guztia du gaurkoak. Asterix, Obelix eta gainerako galiarren antzera, euskaldunok ere ez dugu aitzakia askorik behar izaten mahai luzeen inguruan eseri eta sua, gaua eta musika lagun ditugula afari ederrak antolatzeko. Afariarekin batera, gainera, erromeria, bertsolariak, aldarrikapena eta giro ederra ziurtatuak daude gaur gauerako Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatu duen kanpaldian.
Eskaleak, Salagaina, Mendibeltz, Bizkartzu, OkabeÉ Larrainetik hurbil, gure bazterrik ederrenetakoek inguraturik, suaren inguruan bildu eta antolatuko gara, aspalditik baitakigu ongi antolaturiko herriak soilik lor ditzakeela helburu handiak. Munduan barrena ikusle gehien biltzen duten kirol ekitaldietako batek gure lurrak zeharkatuko ditu bihar. Mundua, berriro ere, begira dugu. Eta errepideak hartuko ditugu. Debekua hautsi. Bagarela adierazi. Ezkutatu nahi dutena erakutsi. Isildu nahi dutena hitz egin. Errepide bazterretara kondenatu zuten herria errepide bazterretatik agerrarazi. Eta, noski, euskal txirrindulariak animatu, Baionako helmugan euskarak beste etapa bat irabaz dezan.
Bayonne 17 panopetik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu