BBCk saio bat egingo du Greta Thunbergekin
LONDRES. Greta Thunberg klima aldaketaren aurkako aktibistaren jarraipena egingo du BBC telebistak dokumental saio batean. Thunbergek nazioarteko bilkuretan eta goi mandatariekin dituen bilerak grabatuko ditu BBCk programa horretarako, eta zientzialariak elkarrizketatuko ditu. Erresuma Batuko telebista publikoaren zientzia sailak egingo du saioa. Ez dute iragarri noiz hasiko diren emititzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu